Arrasateko Abian Fisioterapia Zentroko, zoru pelbikoa, obstetrizia eta ginekologia berreziketan aditua den Saioa Baena fisioterapeutak eskainiko du zoru pelbikoa indartzeko ikastaro hau.
Ikastaroa, parte hartu nahi duten edozein emakumerentzat da, eta bereziki, menopausia hasi edo igarotzen ari direnentzat, umetokia edo puxika erautsi dutenentzat, pixa galerak dituztenentzat eta erditu berri direnentzat, erditze osteko tratamendu bezala. Bertan, zoru pelbikoaren kontzientziazioa, perineorako ariketa zehatzak, gimnasia abdominala, hipopresiboa eta postura ariketak landuko dira.
Ikastaroa irailaren 30ean hasiko da eta astelehenetan, 16:30etatik 18etara izango da; 10 saioko iraupena izango du eta ikastaroan izen-ematearen prezioa 100 eurokoa izango da. Izen-ematea berdintasuna@legorreta.eus helbidean egin behar da eta izen-emateko azken eguna irailaren 20a izango da. Ikastaroa aurrera ateratzeko gutxienez 6 pertsonako taldea osatu beharko da eta taldea gehienez 15 pertsonakoa izango da.
