Zabalik dago udalekuetan begirale aritzeko izena emateko epea
14 Maiatza 2024
Aurten ere haur zein gazteentzako udalekuak antolatu ditu Legorretako Udalak, eta bi programetan begirale aritzeko izena emateko epea zabalik dago. Horretarako aukera maiatzaren 19ra arte egongo da, egun hori barne.
Umeen programarako begiraleen lan kontratuaren iraupena ekainaren 24tik uztailaren 24ra (biak barne) izango da. Gazteen programakoen iraupena, ordea, ekainaren 27tik uztailaren 23ra (biak barne).
Hemen irakurri daitezke lan eskaintzaren inguruko oinarriak eta hemen izena emateko tramitea egin.