Zabalik dago Lurraldebusen indarkeria matxisten aurkako protokoloan parte-hartzeko aukera
09 Iraila 2024
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Lurraldebus zerbitzuko indarkeria matxistaren aurkako protokoloa osatu nahi du. Horretarako, Legorretako Udaleko Gizarte Zerbitzuen laguntza eskatu du, herritarren parte-hartzea ahalik eta handiena izan dadin.
Esteka honen bidez, prozesuan parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizuegu.