Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Xakean ikasi eta jolasteko tailerra irailaren 18an hasiko da

Xakean ikasi eta jolasteko tailerra irailaren 18an hasiko da

17 Iraila 2024

Irailaren 18an ekingo zaio xakean ikasi eta jolasteko tailerrari. Behin martxan jarrita, bi astean behin elkartuko dira Legorretako xake zaleak, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Saio hauek doakoak izango dira eta herriko elkarte ezberdinetan burutuko dira. Lehenengo saioa Jota-Kea elkartean izango da.

Parte hartzen dutenek Jabi Diaz eta Iñigo Zunzunegiren laguntza eta aholkuak jasoko dituzte. Izena emateko bi modu daude: odei1988@hotmail.com helbidera mezu bat bidaliz edo 688 684 697 telefonora deituz.