Begoña Bilbaok zuzentzen duen ‘Almazenean’ antzezlana Legorretan ikusteko aukera egongo da abenduaren 21ean. Bi emanaldi eskainiko dira Herri Antzokian, bata arratsaldeko 19:00etan eta bestea gaueko 22:00etan. Sarrerak udaletxean daude eskuragarri (8:00-14:00) 10 euroren truke, eta egunean bertan ere, Herri Antzokiko leihatilan egongo dira salgai, emanaldia hasi baino 30 minutu lehenagotik.