Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Herri Hezitzaile bilakatzeko prozesuari jarraipena emango zaio asteazken honetan egingo den heziketa mahaian

Herri Hezitzaile bilakatzeko prozesuari jarraipena emango zaio asteazken honetan egingo den heziketa mahaian

25 Ekaina 2024

Legorretak Herri Hezitzaile bilakatzeko prozesuari jarraipena eman nahi dio, haurren eta nerabeen heziketaren ardura herri osoak hartzearen erronkari helduta.

Prozesu honen oinarrian, Legorretako haur eta nerabeen heziketan zer esan handia duten eragileek osaturiko mahai bat dago. Lanketa hau berrartu nahi da, eta hori dela eta, herritar oro gonbidatuta dago asteazken honetan, ekainak 26, 17:30etik aurrera udaletxean egingo den heziketa mahaiko kide izatera.