Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkatze saioa egingo da Legorretan ostiral honetan

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkatze saioa egingo da Legorretan ostiral honetan

02 Maiatza 2024

Sei bertsolari elkartuko ditu Legorretan Gipuzkoako Bertsolari txapelketak.  Bertso saioa Herri Antzokian izango da ostiral honetan, maiatzak 3. 19:00etan hasiko da saioa.

Ane Zuazubiskar, Beñat Zeberio, Gorka Maiz, Maialen Akizu, Naia Arrizabalaga eta Unai Izagirre izango dira oholtza gainean bertso saioa burutzeko. Gai jartzaile lanetan Imanol Artola arituko da.

Saio hau gaur eta bihar Altzon, Zaldibian, Orion eta Legorretan egingo diren lau sailkatze saioetako bat da.

Kartela bertsoak Legorreta