Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
ELKAR ZAINDUZ -Banakakotik kolektibora-

ELKAR ZAINDUZ -Banakakotik kolektibora-

20 Azaroa 2024

Azaroaren 27an, 17:00etan Udal Aretoan Elkar Zainduz -Banakakotik kolektibora- izena duen hitzaldia eskainiko da Gizarte Zerbitzuetatik eta Herria Bidelagun programaren baitan antolatuta. Herria bidelagun 2022. urteaz geroztik martxan da Legorretan eta hautatu gabeko bakardade egoera hauskorrean dauden herritarrei zuzenduta dago; beti ere, herritarren arteko harreman eta laguntza sareetan arreta berezia jarriaz.

Hitzaldian, bakardade egoeren inguruko sentsibilizazioan sakonduko da eta aldi berean, banakakotik kolektibora jauzia emateko norabidean, praktika komunitarioen sustapena bultzatzeko helburua ere izango du.