Bigarren urtez jarraian Legorretako Gau Beltza ospatu behar da; datorren larunbatean hasi eta urriaren 31ra bitarte, egitarau zabala antolatu da.
Larunbatean, hilak 26, eta igandean, hilak 27, ihes-gela egongo da Herri Antzokian. Bertan, 12 urtetik aurrerako pertsonek hartu dezakete parte eta izena emateko aukera irekita dago.
Urriaren 29an, arratsaldeko 17etan kalabazak hustu eta apainduko dira herriko plazan.
Urriaren 30ean, arratsaldeko 17etan ipuin kontalaria izango da ludotekan eta arratsaldeko 18etan mural bat margotuko da herriko plazan.
Urriaren 31n, arratsaldeko 17etatik aurrera, jolasak eta aurpegia margotzeko aukera egongo da herriko plazan, eta ondoren, indarrak berreskuratzeko merienda eskainiko da. Bukatzeko, 19:20ean, dantzatuz eta beldurrak erreta emango zaio amaiera aurtengo Legorretako Gau Beltzari.
