Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Bizikleta ikastaroak eskainiko dira uztailean Xendapedalak parkean

Bizikleta ikastaroak eskainiko dira uztailean Xendapedalak parkean

12 Ekaina 2024

Sei saio izango dituen bizikleta ikastaroak eskainiko dira uda honetan Xendapedalak bizikleta parkean. Maila desberdinetako ikastaroak egingo dira, adinaren arabera. Uztailaren 1ean ekingo dio eta hilaren 17ra arte luzatuko da, astean bi saio eskainiz: astelehenetan eta asteazkenetan.

Sei urtetik gorakoentzat hastapeneko ikastaroa eskainiko da (17:00-18:30); hamar urtetik gorakoentzat XC ikastaroa (18:30-20:00); eta 12 urtetik gorakoentzat Enduro ikastaroa (17:00-20:00). Lehenengo bi ikastaroen kostua 20 euro izango da ikasleko, eta hirugarrenarentzat 40 euro ikasleko.

Legorretarrez gain, herrikoak ez diren haurrek ere izena emateko aukera izango dute, baina herritarrek lehentasuna izango dute izen emate kopurua gaindituz gero. Ikastaroa aurrera ateratzeko, maila bakoitzean gutxienez bost pertsonak eman beharko dute izena.

Izena udaletxean zein galdetegi honetan eman daiteke. Ordainketa ES96 2095 5075 13 1060024709 (Kutxabank) kontu zenbakira egin behar da. Izena ematea udaletxean egin ezkero, ordainagiria eskuz entregatu behar da; bestela, bidali komunikazioa@legorreta.eus helbide elektronikora. Izena emateko azkeneko eguna ekainak 23 izango da.