Aldaieta elkarteak Lekeitiora egingo du irteera uztailaren 18an
05 Uztaila 2024
Legorretako Aldaieta Jubilatuen Elkarteak Lekeitiora egingo du irteera uztailaren 18an. Bertara joateko interesatuek izena eman beharko dute derrigorrez, eta horretarako aukera datorren astelehen eta asteartean (uztailak 8 eta 9) egongo da: 11:30etik 12:30era, jubilatuen elkarteko bulegoan.
Aurrez esan bezala, hilaren 18rako izango da, eta irteera ordua 09:00etan izango da. Pertsonako 30 euro ordaindu beharko da.