Aldaieta elkarteak Guardiara egingo du irteera apirilaren 16an
27 Martxoa 2026
Legorretako Aldaieta Jubilatuen Elkarteak Guardiara egingo du irteera apirilaren 16an. Bertara joateko interesatuek izena eman beharko dute derrigorrez, eta horretarako aukera datorren astelehen eta asteartean (martxoak 30 eta 31) egongo da: 11:30etik 12:30era, jubilatuen elkarteko bulegoan.
Aurrez esan bezala, apirilaren 16rako izango da, eta irteera ordua 09:00etan izango da. Pertsonako 35 euro ordaindu beharko da.