Zabalik dago udalekuetan begirale aritzeko izena emateko epea
13 Abril 2026
Aurtengoan ere haur zein gazteentzako udalekuak antolatuko ditu Udalak, eta bi programetan begirale aritzeko izena emateko epea zabalik dago. Horretarako aukera apirilaren 20ra arte egongo da, egun hori barne.
Umeen programarako begiraleen lan kontratuaren iraupena ekainaren 22tik uztailaren 24ra (biak barne) izango da. Gaztetxoen programakoen iraupena, ekainaren 25tik uztailaren 21era (biak barne).
Esteka honetan irakurri daitezke lan eskaintzaren inguruko oinarriak eta hemen izena emateko tramitea egin.