Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Zabalik dago UEMAk antolatutako Salto! udalekuetarako izena emateko epea

Zabalik dago UEMAk antolatutako Salto! udalekuetarako izena emateko epea

07 Marzo 2024

Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak antolatu ditu aurten ere UEMAk. Aurten bi txanda izango dira: ekainaren 24tik uztailaren 2ra, eta uztailaren 4tik 12ra. Izena emateko epea zabalik dago eta martxoaren 31n amaituko da. Aurten ere ibiltaria izango da ekimena, eta Arantzatik Elizondorako bidea egingo dute gazteek, Nafarroan barrena. Txanda bakoitzean 60 lagunentzako lekua dago, 2006 eta 2009 urteen artean jaiotakoentzat. Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta saretzea da udalekuen helburua.

Hauek dira egingo diren irteerak eta datak:

Herria Lehenengo txanda Bigarren txanda
Arantza ekainaren 24tik 26ra uztailaren 4tik 6ra
Doneztebe ekainaren 26tik 28ra uztailaren 6tik 8ra
Oronoz-Mugaire ekainaren 28tik 30era uztailaren 8tik 10era
Elizondo ekainaren 30etik uztailaren 2ra uztailaren 10etik 12ra

Izena galdetegi hau beteta eman behar da. Edozein zalantza izanez gero, 943 816 699 telefonoan, administrazioa@uema.eus helbide elektronikoan edo Telegram edo Whatsapp bidez 608 668 155 zenbakian argituko dituzte.

Ekintza honen informazio gehiago behar izanez gero, egin klik hemen.