"Zeruaren erdian" komikiaren aurkezpena ostiral honetan
21 Enero 2026
Geuretik Sortuak egitasmoaren barruan argitaratutako Zazpikiak bat komiki bilduman dagoen Zeruaren erdian komikia aurkeztuko du Usue Egiak ostiral honetan, hilak 23.
Aurkezpena arratsaldeko 18:00etan hasiko da udaletxeko areto nagusian, eta bertan, txokolate beroa dastatuz, iazko urtean Usue Egiak Legorretan egindako egonaldiaren emaitza ikusteko aukera izango da.