Astelehenetik aurrera, eta irailaren 14ra arte, 10:00etatik 13:00etara egongo da zabalik.
Udako maileguak
Bestalde, uztaila eta abuztuan, mailegu gehiago eta epe luzeagoan edukitzeko aukera izango da. Bazkide txartel bakoitzarekin, seina liburu, film eta aldizkari hartzeko aukera izango da. Itzultzeko epea irailaren 8a artekoa izango da.
Iaz, kultur-etxearen kanpoko aldean jarri zen buzoiari esker, maileguan hartutako liburuak itzultzeko aukera izango da 24 orduz. Liburutegiko ordutegitik kanpo, maileguren bat itzuli nahi bada, bertan itzultzeko aukera izango da.
Udako oporrak
Abuztuaren 10etik irailaren 4ra, oporrengatik itxita egongo da.