Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content

Salgai daude jaietako afarirako eta bazkarirako tiketak

25 Abril 2024

Azintzio jaietan egingo den afari eta bazkarirako tiketak salgai daude dagoeneko. Insasusti eta Aldaieta tabernetan eta liburutegian daude salgai, eta erosteko azkeneko eguna hurrengo igandea izango da, maiatzak 5.

Azintzio egunaren bezperan egingo den afarirako tiketak 15 euro balio du. Hala ere, langabetu eta ikasleentzat salneurri berezia jarri da: 10 euro.

Ostiraleko bazkarirako, aldiz, zer jan aukeratu ahal izango da: arkumea (30 euro) edo oilaskoa (25 euro).

Bestalde, Azintzio jaien barruan, gogoratu zabalik jarraitzen duela playback lehiaketan izan emateko epeak. Apirilak 29 izango da izena emateko azkeneko eguna.