'Luze edo motz' biko bakarrizketa igandean, antzokian
16 Diciembre 2021
Igandean, hilaren 19an, Luze edo motz biko bakarrizketa izango da antzokian, 18:00etan, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairekin. Emanaldia doan izango da, eta momentuan eman beharko da izena. Horrez gain, COVID pasaportea eskatuko da.
Bakean Dagoena Bakean Utziemankizunaren haritik jarraituz, ikuskizun honetan generoa hartuko dute umoregai, gure gizartea zertan luze eta zertan geratzen den motz galdetzeko. Horretarako hilekoa, menopausia, ligatzeko teknikak eta sexua izango dituzte hizpide, besteak beste. Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez bazterrak zirikatzen jarraitzeko bueltatu dira!