Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko du Liburutegiak.

Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko du Liburutegiak.

14 Abril 2026

Datorren ostegunean, apirilak 23, liburuaren nazioarteko eguna ospatzen  da. Legorretako liburutegiak, egun hau aitzakiatzat hartuta zenbait ekintza antolatu ditu.

Gaurtik, apirilaren 23ra bitartean liburuak maileguan hartzen dituzten erabiltzaileen artean liburuak zozketatuko dira.

Apirilaren 23an, Ardi batek kontatutako ipuinak ipuin kontaketa saioa izango da Aitor Vinagret kontalariaren eskutik. 17:30ean izango da Liburutegian eta 4 urtetik gorako umeei zuzenduta dago.

Liburu berriak

Bestalde, adin guztietako irakurleei zuzenduriko liburu berri pila bat iritsi zaizkigu liburutegira. Zatoz eta aukeratu gehien gustatzen zaizuna!