Liburu bat mundu bat izango da gaur arratsaldean, liburutegian.
Liburuen, musikaren, irakurketa partekatuaren eta material birziklagarriekin egindako eskulanen bidez, natura eta birziklapena lantzeko aukera izango dute bertaratutako umeek.
Saioa arratsaldeko 17:30ean hasiko da, eta 6 urtetik aurrerako umeei zuzenduta dago.