Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
Herritarrek erabaki dute zein izango den jaietako mozorro gaia

Herritarrek erabaki dute zein izango den jaietako mozorro gaia

01 Abril 2026

Euskal Herriko kultura, kirola eta ondarea izango da 2026ko Azintzio jaietako mozorro gaia.

Aukeran emandako lau gaien artean, hau izan da herritarren gogokoena, 71 botorekin.

Aste batez, online zein presentzialki, gaia aukeratzeko bozketa martxan egon eta gero, gaur goizean egin da bozken zenbaketa.

Denera, 190 bozka zenbatu dira, eta horietako 67, internet bidezkoak izan dira.

Ondorengoak izan dira gai bakoitzak lorturiko puntuak:

  • Legorreta: 35 puntu
  • Kultura: 15 puntu
  • Oroitzapenak: 67 puntu
  • Euskal Herriko kultura, kirola eta ondarea: 71 puntu
  • Baliogabea: 1
  • Zuria: 1

Bestalde, bozketan parte harturiko 190 pertsonen artean, gazta bat zozketatu da eta Nagore Sanchez izan da irabazlea.