Herramientas de Accesibilidad
Skip to main content
"Gelatik plazara" bertso sariketa bihar arratsaldean

"Gelatik plazara" bertso sariketa bihar arratsaldean

11 Marzo 2026

Bihar, martxoak 11, “gelatik plazara”  bertso sariketa egingo da arratsaldeko 17:30ean, Herri Antzokian. Sariketa honetan Gipuzkoako bertso eskoletan dabiltzan LHko ikasleek hartuko dute parte, eta bihar, Goierri bailarako kanporaketa burutuko da. Aurten sortu den Legorretako bertso eskolako gaztetxoek ere parte hartuko dute eta beraiekin batera beste zazpi talde izango dira oholtza gainean: Legazpi, Urretxu-Zumarraga, Ataun-Zegama, Segura, Lazkao, Ordizia eta Beasain.

Saioko irabazleak Gipuzkoako Bertso Eskolen egunean jokatuko den finalean ordezkaritza lanak egingo ditu. Finala, Lazkao Txikiren jaiotzaren 100. urteurrena oroituz, apirilaren 18an Lazkaon izango da.