Eskerrik asko Legorreta seguruago bat elkarrekin eraikitzeko aktiboki parte hartzeagatik
12 Marzo 2026
Aurreko larunbatean, hilak 7, Legoreggae ospatzearekin batera, auzolanean herritarrek inseguru bezala identifikatzen zuten tunel bat margotu genuen eta bertan parte hartu zuten herritarrei eskerrik beroenak eman nahiko genizkieke.
Hala ere, tamalez tunelak zuriz margotuta mantentzearen garrantzia ez da ulertu edo ez dute errespetatu eta berriro ere margoketak agertu dira.
Berriro diogu, tunelak herritarrok leku inseguru bezala identifikatu genituelako daude zuriz margotuta, kolore zuriak argia erreflektatzen baitu.
Gure ardura da legorretar guztiak Legorretan seguru senti daitezen lan egitea, eta horretan jarraituko dugu.