DBHko ikasleen guraso, zaintzaile eta tutoreei zuzendutako hitzaldiak
13 Abril 2026
Harremanak elkarteak gidatuta, DBHko ikasleen guraso, zaintzaile eta tutoreei zuzendutako bi saio eskainiko dira. Lehen saioa, apirilaren 16an izango da, eta bigarrena berriz, apirilaren 30ean. Bi saioak arratsaldeko 18:00etan burutuko dira udaletxeko areto nagusian eta parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea. Horretarako bi aukera daude: galdetegi hau beteta edo gizarte@legorreta.eus helbidera mezu bat bidalita.