Aukeratu Legorretako Azintzio jaietako mozorro egunerako gaia!
24 Marzo 2026
Legorretako Azintzio jaietako larunbatean, herria kolorez janzten duen mozorro eguna ospatzen da urtero. Jakina denez, bi urtez behin gai zehatz bat aukeratzen da herritar guztiak gai horren inguruan mozorrotu daitezen, eta aurten gai hori erabakitzea dagokigu.
Jai batzordeak, erabakia herritarrekin batera hartu nahi duenez, lau aukera proposatu eta bozketa irekia baten bidez gaia aukeratzea erabaki du. Hauek dira aukerako gaiak:
Euskal Herriko kultura, kirola eta ondarea.
Legorreta.
Kultura.
Oroitzapenak.
Nola eman dezakezu botoa?
Bozketan parte hartzeko bi bide egongo dira:
Online: https://labur.eus/3vwy6rgf
Presentzialki: Jubilatuen tabernan jarri den hautetsontziaren bidez.
Bozkatzeko epea martxoaren 31ko 12:00ak arte egongo da zabalik. Gainera, botoa ematen duten herritar guztien artean gazta bat zozketatuko da.