Ateak Ireki ekimenean izen emateko epea irekita dago
08 May 2024
Euskal Herriko eta Estatu Batuetako euskal jatorria duten gazteen arteko loturak indartzeko asmoa duen proiektuan izen emateko epea maiatzaren 20an bukatuko da. Ekimen honek, Goierriko udalerrietako familiei deialdia luzatu nahi die, euskal estatubatuar gazte bat etxean 3 asteetan zehar jasotzeko. Gazte hauek 3 astetan egongo dira familien etxeetan lotan. Astelehenetik ostiralera, goizetan euskara eskolak izango dituzte Maizpiden eta arratsaldetan etxeko gazteekin tailerrak antolatuko dira. Informazio gehiago nahi izanez gero sartu ondorengo webgunean.