Adineko emakumeen kontrako indarkeria matxistaren inguruko hainbat ekitaldi antolatu dira datorren asterako
27 Noviembre 2020
Adineko emakumeen kontrako indarkeria matxistaren inguruko hainbat ekimen antolatu dituzte udaleko giu gizarte zerbitzuetatik. Alde batetik zinemoforum saioa izango da abenduaren 9an (ikusi kartela). Saio honen helburua adineko emakumeek jasaten duten indarkeria anitzen eta hau gainditzeko erabili daitezkeen estrategien inguruko hausnarketa egitea da. 60 urtetik gorako herritarrek izango dute lehentasuna, aforoa betetzen bada. Izen ematea eta lekua hartzea Balentinen kioskoan egin ahal izango da, astelehenetik, azaroaren 30etik aurrera. Bestalde, hitzaldia izango da "Adineko emakumeen kontrako indarkeria matxista: indarkeria isildua", titulupean. Hau ere hirurogei urtetik gorako emakumeentzat zuzendua izango da hitzaldia. Askotan normalizatua dagoen indarkeria hau ikustarazi, identifikatu eta zineforumean hasitako hausnarketarekin jarraitzea izango da hitzaldi/tertulia honen helburu nagusia. Izen ematea zineforum saioaren ondoren edo gizarte @ legorreta.eus helbidean.