Larunbat honetan, ekainak 28, LGTBI+ harrotasunaren eguna ospatuko da mundu mailan. Horren harira, bihar arratsaldean, ekainak 26, Zinegoak nazioarteko zine jaialdiko laburmetraiak emango dira Herri Antzokian.
Emankizunak, 18:30ean hasiko dira eta Euskal Herriko, Espainiako, Brasilgo eta AEBetako sei film ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek.