Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
2019an egutegi fiskal honen arabera kobratuko dira zergak

2019an egutegi fiskal honen arabera kobratuko dira zergak

08 Urtarrila 2019

Egutegi fiskalaren iragarkia

Legorretako udalerriko zergapekoei jakinarazten zaie honako hau dela 2019ko ekitaldiari dagokion Zerga eta Prezio Publikoen Egutegi Fiskala, non diru-sarrera publiko horien ordainketa egiteko epeak ezartzen diren. Epeak ezarritako egunean bukatuko dira, edo, hori jaieguna bada, hurrengo lanegunean.

- Trakzio mekanikodun ibilgailuen zerga: otsailaren 15etik martxoaren 30era.

- Zabor bilketa:
  Lehen seihilekoa: apirilaren 10etik maiatzaren 25era.
  Bigarren seihilekoa: urriaren 10etik azaroaren 25era.

- Herri baratza:
  Lehen seihilekoa: apirilaren 10etik maiatzaren 25era.
  Bigarren seihilekoa: urriaren 10etik azaroaren 25era.

- Ibilgailuen sarrera eta Ibi Iraunkorra: urriaren 1etik azaroaren 10era.

- Kamioien aparkalekua: urriaren 1etik azaroaren 10era.

- Musika Eskolako matrikula: irailaren 1etik irailaren 30era.

- Musika Eskolako kuotak: hilero kobratuko dira. Hilaren 1etik 30era.

- Azoka: astero kobratuko da.

- Ondasun Higiezinen Zerga (OHZ edo IBI): maiatzaren 15etik ekainaren 30era.

- Ekonomia Jardueren gaineko Zerga (EJZ edo IAE): urriaren 1etik azaroaren 10era.