SATTO kultura elkarteak Zelanda musika taldearen kontzertua antolatu du ostiral honetarako, apirilak 12. Herri Antzokian izango da, eta 19:30ean hasiko da kontzertua. Ez da aurresalmentarik egongo, eta ondorioz, egunean bertan erosi beharko dira antzokiko leihatilan. Sarrera bakoitzaren kostua 8 eurokoa izango da.
Hesian taldea desegin ondoren Fran Urias abeslari eta gitarristak sortutako taldea da Zelanda. Ane Bastida (baxua), Iñaki Bastida (bateria), Lander Anton (teklatuak eta ahotsa) eta Iker Toral (gitarra eta ahotsa) musikariez dago antolatuta egunotan taldea. 'Zelanda' izeneko diskoa argitaratu zuten 2022an, eta duela gutxi Gari musikariarekin elkarlanean 'Hustu' abestia kaleratu du Etxarri-Aranatzeko taldeak.