Laugarren urtez, 2021-2022ko ikasturtean ere zaintzaileentzako laguntza taldea eskainiko dute Legorretako Udaleko gizarte zerbitzuek.
Zainduz zaindu lelopean eta Nerea Redondo Otamendiren dinamizazioarekin, zaintzaileek aukera izango dute sentimenduak identifikatu, estresa kudeatu, komunikazioa landu, automotibazioa eta autoestimua indartu eta erlaxazio ariketak ikasteko.
Saioak hilabeteko lehen astearteetan izango dira gehienetan, udaletxeko areto nagusian, 15:00etatik 17:00etara. Interesa duena gizarte langilearekin jar daiteke harremanetan, honako bide hauetan: 943-08 52 90 / 688-82 90 13 / gizarte@legorreta.eus
Saio irekiak izango dira, eta probatu nahi duenak izena ematea besterik ez du! Bidea elkarrekin egiteak eramangarriagoa egiten du; beraz, animatu!
Saioak aurrez aurrekoak izango dira, Covid19 segurtasun neurriak bermatuz.

kartela