Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Zaintzaileentzako laguntza taldea, irailetik ekainera

Zaintzaileentzako laguntza taldea, irailetik ekainera

14 Iraila 2020

Legorretan adineko pertsonentzako zaintza lanak egiten dituzten pertsonentzako laguntza taldea martxan jarriko da aurtengo ikasturtean ere. Bertan, Nerea Redondo Otamendi izango da dinamizatzailea eta bere laguntzaz zaintzaileek sentimenduak identifikatzeko, estresa kudeatzeko, komunikazioa lantzeko, automotibazioa eta autoestima indartzeko eta erlaxazio ariketak ikasteko aukera izango dute. Hilabeteko asken astearteetan izango dira saioak, udaleko areto nagusian 15:00etatik 17:00etara. Lehenengo saioa, irailaren 29an izango da. 

Saioak aurrez aurrekoak izango dira, Covid-19ak baldintzatutako segurtasun neurriak hartuta. Hala ere, biltzeko zailtasunak badaude, online egingo dira saioak. 

Izena emateko, Udaleko Gizarte Zerbitzuetara jo dezakete (943085290/688829013/ gizarte @ legorreta.eus).