Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Zabalik dago yoga ikastaroan izena emateko epea

Zabalik dago yoga ikastaroan izena emateko epea

18 Iraila 2024

Legorretako Udaleko Kultura sailak yoga ikastaroa antolatu du beste ikasturte batez, eta dagoeneko zabalik dago 2024-2025 ikasturterako izena emateko epea. Horretarako azkeneko eguna irailaren 27a izango da.

Ikastaroa datorren urriaren 7an hasiko da eta 2025eko ekainaren 30era arte luzatuko da. Ikastorduak astelehenero izango dira, 17:00etatik 18:30era Kultur Etxeko goiko solairuan. Nagore Errazkinek emango du ikastaroa.

Ikastaroak plazak mugatuak izango ditu eta taldea sortzeko gutxienez sei izen emateko egon beharko dira. Eskaintzen diren plaza kopurua gainditzen bada, plazak zozketa bitartez esleituko dira. Ikastaroaren kostua 315 eurokoa izango da (35 hileko), eta Kultur Etxean emandako argibideak jarraituz egingo da ordainketa.

Izena emateko bi modu daude: Kultur Etxean bertan (7:00-11:15 eta 16:30-19:30) edota kultura@legorreta.eus helbidera mezu bat bidaliz.