Hobariak eska daitezke IBI zergan eta zenbait tasatan
02 Martxoa 2023
Zerrenda honetan ikus daiteke zein zerga eta tasatan eska daitekeen diru laguntza, eta zein epetan. Eskariak udalaren erregistro ofizialean aurkeztu behar dira.
Hiri ondasun higiezinen gaineko zerga (IBI):
Hobariak:
Familia ugarientzat (egoeraren arabera, %75, %80 edo %90ekoa). Eskaria egiteko epea: martxoak 20.
Eguzkitik edo beste energia berriztagarri batzuetatik datorren energiaren aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak instalatu diren higiezinentzat (%50 arte).
Behar bereziak dituztenentzat: urte osoan zehar eska daiteke laguntza.
Hiri hondakin solidoak:
Hobariak:
Behar bereziak dituztenentzat: urte osoan zehar eska daiteke laguntza.
Ura:
Hobariak:
Behar bereziak dituztenentzat: urte osoan zehar eska daiteke laguntza.