Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Zabalik dago San Joan bezperako afari-meriendarako mahai eta aulkien eskaera egiteko epea

Zabalik dago San Joan bezperako afari-meriendarako mahai eta aulkien eskaera egiteko epea

14 Ekaina 2024

Urtero bezala, Legorretako Udalak herritarren eskura jarriko du San Joan bezperako afari-meriendarako mahaiak eta aulkiak. Horretarako, galdetegi hau bete behar da, adieraziz bakoitzetik zenbat nahi diren. Horretarako azkenengo eguna datorren osteguna izango da, ekainak 20. Udaletxean eskatzeko aukera ere egongo da.

Eskatutakoa igandean bertan, hilak 23, batu beharko da, 18:30etik 19:30era bitartean, udalaren biltegian. Bueltatu, aldiz, afari-merienda ostean: 23:00etatik 23:30era. Mahai bakoitzeko bost euro ordaindu beharko da, eta euro bat aulkiko. Ordainketa materiala batzerakoan egingo da, eskudirutan, eta ahal dela, saiatu justu ordaintzen, mesedez.