Zabalik dago Legorretako Musika Eskolan matrikulatzeko epea
26 Apirila 2024
Gaur ireki da Legorretako Musika Eskolan 2024-2025 ikasturtean matrikulatzeko epea. Ostiral honetatik hurrengora arte, maiatzak 3, egongo da aukera.
Matrikulatzeko orria udaletxeko bulegoetan bete behar da, 9:00etatik 14:00etara bitartean. Ikasle bakoitzaren matrikularen kostua 50 eurokoa izango da. Ikasturtea hasi ondoren ez da bajarik onartuko, eta 10 hilabeteko kuotak ordaindu beharko dira.