Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Zabalik dago 2024/2025 ikasturtean euskara ikasteko aurrematrikulazio kanpaina

Zabalik dago 2024/2025 ikasturtean euskara ikasteko aurrematrikulazio kanpaina

12 Ekaina 2024

AEK-k euskara ikasteko aukera eskainiko du beste ikasturte batez, eta dagoeneko zabalik dago 2024/2025 ikasturteko aurrematrikulazio kanpaina. Izena emateko aukera datorren ekainaren 28ra arte egongo da.

Hainbat abantaila eskaintzen dira izena orain emanez gero: batetik, ikasturte honetako prezioa mantendu egingo dela eta ordainketa malguagoa izango dela, ohiko ordainketa-epeei beste epe bat gehituta; guztira lau. Bestetik, lehentasuna eskainiko da taldeak eratzeko orduan. Aurrematrikularen prezioa 100 euro izango da.

Ikasleak azkenean ikastaroa ez egitea erabakitzen badu, aurrematrikularen %100 itzuliko zaio ikastaroa hasi baino lehen jakinaraziz gero. Behin ikastaroa hasita, matrikula itzultzeko ohiko baldintzak aplikatuko dira.

Izena emateko bi aukera daude: AEKren webgunean edota AEKren edozein euskaltegitan.

24 25 AEK aurrematrikulazioa