Ur Kontsortzioa aste honetan hasi da ur kontagailuen irakurketa egiten
17 Apirila 2018
Gipuzkoako Ur Kontsortzioak Legorretako abonatuei jakinarazi nahi die aste honetan hasi dela aurtengo lehenengo hiruhileko ur kontagailuen irakurketa egiten. Etxetik kanpo egonez gero, eskertuko lukete irakurketa erraztea, irakurleak etxean utzitako jakinarazpen zedula betez. Ur Kontsortzioaren edozein bulegotan, abonatuaren 902-30 22 22 edo 943-31 86 02 telefonoan (24 orduz) edota bulego birtualean, www.gipuzkoakour.eus helbidean, eman dezakezue (altan emanda bazaudete).