Talidomidak kaltetutakoen aldeko lasterketa izango da irailaren 11n
27 Abuztua 2021
18:30etan hasiko da, irailaren 11n, talidomidak kaltetutakoen aldeko lasterketa Legorretan. IV.a izango da aurtengoa.
Izena eman daiteke jada, Kirolprobak webgunean. 7 euro ordaindu beharko dira parte hartzeko, eta jasotako dirua talidomidak kaltetutakoei laguntzeko izango da.