Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Segovian dira Aldaieta elkarteko jubilatuak

Segovian dira Aldaieta elkarteko jubilatuak

07 Ekaina 2017

Astebeteko egonaldia egiten ari dira elkarteko kide batzuk, Segovian, astelehenetik ostiralera. 51 pertsonako kuadrilla joan zen, autobusez. Bidaia kulturala da, eta hainbat toki ari dira bisitatzen.

Lehen egunean, astelehenean hain zuzen, Segoviako Alkazarrean izan ziren:

b2ap3_thumbnail_IMG_5122.JPG

Asteartean, berriz, Avilan izan ziren, giro ederrean:

b2ap3_thumbnail_IMG_5123.JPG

 Cuellar ere bisitatu zuten asteartean, arratsaldez:

b2ap3_thumbnail_IMG_5132.JPG

 Gaur, bi herri bisitatu dituzte, Sepulveda eta Pedraza:

b2ap3_thumbnail_IMG_5131.JPG

Datozen bi egunetan ere badute zer ikusia: bihar, Escoriala eta Riofrioko palazioa ezagutuko dituzte, eta ostiralean, berriz, La Granjako beira fabrika. Iluntzean iritsiko dira herrira.