Ostiralean, hilaren 20an, opor aurreko eskola eguna izango dute Ugaro herri ikastetxean, eta San Tomas eguneko ospakizunak izango dituzte. Hona hemen egitaraua:
10:00: Olentzero eta Mari Domingi Ugaro herri ikastetxera etorriko dira.
11:00: Txorizo ogitartekoak udal pilotalekuan. Jokoak ere izango dira (potea, igela…).
12:00: Ugaroko ikasleek eta Aldaietako jubilatuek euskal abesti herrikoiak abestuko dituzte.
12:15: Eskolako bi saskiren zozketa; txistorra banatuko da bertan bildutakoen artean.
15:00: Haur Hezkuntzako ikasleentzako film emanaldia Herri Antzokian.
14:30-16:30: Ugaroko ikasleen herri kirol erakustaldia udal pilotalekuan, Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak lagunduta.