Salgai daude 'Ondoko hilobiko tipoa' antzezlanerako sarrerak
05 Abendua 2017
Abenduaren 22an izango da Ondoko hilobiko tipoa antzezlana Legorretako Herri Antzokian, Txalo Produkzioen eskutik. Bi saio izango dira, 19:30etan bata eta 22:30etan bestea.
Sarrerak 10 euro balio du, eta salgai daude udaletxean eta kultur etxean. Egunean bertan ere jarriko dira salgai, leihatilan.