Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Salgai daude igandean Matilda taldearen kontzertua ikusteko sarrerak

Salgai daude igandean Matilda taldearen kontzertua ikusteko sarrerak

25 Azaroa 2019

Satto elkarteak antolatuta, Matilda Beasaingo taldearen kontzertua izango da igandean, Herri Antzokian, 19:00etan hasita. Maria Amolategik eta Victor Sanchezek osatzen dute taldea, eta ¿Te imaginas? diskoa aurkeztuko dute igandean.

Sarrerak salgai daude herriko kioskoan, 5 euroan. Egunean bertan 7 euroan egongo dira salgai, leihatilan.