Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Salgai daude 'Agur Etxebeste' ikusteko sarrerak

Salgai daude 'Agur Etxebeste' ikusteko sarrerak

13 Urtarrila 2020

Igande honetan, hilaren 19an izango da Agur Etxebeste pelikularen emanaldia, Herri Antzokian. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da, eta, emanaldiaren ondoren, hizketaldia izango da Asier Altuna eta Telmo Esnal zuzendariekin.

Sarrerak salgai daude herriko kioskoan, 4 euroan. Emanaldi aurretik ere erosi ahal izango dira, leihatilan, 5 euroan.