Salgai daude abenduaren 29ko bertso saiorako sarrerak
16 Abendua 2024
Bertso saioa ikusteko aukera egongo da Legorretan datorren abenduaren 29an, igandea. Ikuskizunak 18:00etan ekingo dio Herri Antzokian, eta ondorengo bertsolariek abestuko dute: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Iker Zubeldia eta Oihana Iguaran. Gai-jartzaile lanetan Amaia Agirre arituko da.
Sarrerak udaletxean daude eskuragarri (8:00-14:00); langabeentzat 5 euroren truke eta gainontzekoentzat 8 eurotan. Egunean bertan ere erosteko aukera izango da Herri Antzokiko leihatilan 10 euroren truke.
Gogoratu ekintza hau Legorretako Gabonetarako antolatutako egutegiaren barruan doala. Ikusi hemen, edo etxeetan banatutako eskuorrietan, datozen asteetarako antolatu diren gainerako jarduerak.