Larunbat honetan izango dira aurtengo sagardo eguna eta erromeria. Aurten, gainera, bada beste berritasun bat, bola-joko erakustaldia ere izango baita. Eguraldiak laguntzen badu, plazan izango da, eta, bestela, frontoian.
Sagardo eguna 18:00etan hasiko da, Bilkoik, Aldapa Haundi eta Jota Kea elkarteek antolatuta, eta honako sagardotegi hauetatik etorriko dira: Aulia, Oiharte, Zabala, Begiristain, Irigoien, Gaztañaga, Rufino, Isastegi, Barkaiztegi, Bereziartua, Urdaira eta Araeta.
Jarraian izango da erromeria, Irrintzi Alai dantza taldearen eskutik, eta bola-joko erakustaldia ondoren; Kultur saila ibili da hori antolatzen, Itoitz Alustiza Arakistain eta Iñigo Madinabeitia Arakistain bolari herritarrekin.