Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
"Richard Jewell" filma, igandean

"Richard Jewell" filma, igandean

18 Azaroa 2020

Clint Eastwoodek zuzendutako "Richard Jewell" (2019) pelikula ikusteko aukera izango da igandean, azaroaren 22an, Herri Antzokian. Saioa, 18:00etan hasiko da eta bertara joan nahi dutenek izena eman beharko dute Balentinen kioskoan edota Kultur Etxean (kultura . legorreta @ euskalnet . net / 943085050). Eskainiko den pelikula Clint Eastwoodek zuzentzen du, eta benetako gertaeretan oinarrituta dago. Richard Jewell 1996ko Atlantako Olinpiar Jokoetan izan zen atentatu terroristaren dispositiboa aurkitu zuela jakinarazi zuen segurtasun zaindaria da; bere txostenak heroi bihurtzen du, bere erreakzio azkarrak bizitza asko salbatzeko aukera ematen baitu. Baina egun gutxi barru, polizia izangaia FBIko susmagarri nagusia bihurtuko da.