Legorretako Udaleko Kultur Lantaldeak antolatutako pilates ikastaroetan izena emateko azken eguna izango da bihar, irailaren 16a. Goizeko ikastaroak astelehenetan eta azteazkenetan gauzatuko dira 8:30etatik 9:30etara bata eta 9:30etatik 10:30etara bestea; lehenengo talderako plaza bat geratzen da eta bi bigarrenerako. Arratsaldeko ikastaroa, astearte eta ostegunetan burutuko da, 18:15etatik 19:15etara eta oraingoz, lau plaza daude libre.
Anima zaitez eta eman ezazu izena ahal bezain laister Kultur Etxean (7:15-11:30; 16:30-19:30) edo e-mailez: kultura.legorreta @ euskalnet.net.