Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Pilates ikastaroa 2014-15

Pilates ikastaroa 2014-15

03 Iraila 2014

Legorretako Udaleko Kultur Lan Taldeak ikastaro bat antolatu du Kutxa Gizarte-Ekintzaren laguntzarekin.

Ikastaroa astelehenetan eta azteazkenetan Ugaro Herri Ikastetxeko Soinketa Gelan izango litzateke 18:30etatik 19:30etara. Ikastaroa irailaren 15ean hasiko da 2015eko ekainaren 10ean amaitzeko.

Ikastaroak plaza mugatuak izango ditu (gutxienez ere 8 ikasle eta gehienez ere 12) eta izena emandako orden zorrotzean beteko dira. Ikastaro osorako matrikularen kostua 270 €urotakoa izango da (30 €uro/hileko) eta Patxi Ezkiaga Kultur Etxean izena ematerakoan ordainduak izan behar dute edo bertan emandako argibideak jarraituz egindako ordainketa agindu iraunkor bitartez. Ikastaroa hasi ondoren ez da matrikula dirurik itzuliko ezta ordainketarako agindu iraunkorra baliogabetuko.

Izena emateko epea irailaren 10ean amaituko da. Anima zaitez eta eman ezazu izena ahal bezain laister Kultur Etxean 17:00etatik 20:00etara. Legorretan, 2014ko irailaren 3an.