Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Pikuak Kalera aterako dira ostegunean

Pikuak Kalera aterako dira ostegunean

03 Urria 2017

Ostegun honetan hasiko da berriz Pikuak Kalera egitasmoa. Iaz izan zuen arrakasta ikusita, jarraipena izango du, ekainera bitarte.

Aldaieta elkarteko kideek ibilaldi bat egingo dute ostegunero, herrian, bizimodu osasuntsua bultzatzeko. Ibilbide horretan, herriko beste elkarte batzuetako herritarren laguntza izango dute, eta, bukatutakoan, salda bero bat hartuko dute euren elkartean. 

Legorretako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak bultzatutako egitasmoa da.